Bertan lore eskaintza egingo zaie frankismoak erail zituen 22 andoaindarrei. Txalapartariek, bertsolariek eta dantzariek ere parte hartuko dute. Oroituz, Andoainen elkarteko eta Nafrroako Memoriaren Bidean elkarteko kide banak hitz hartuko dute, eta azkenik, Errepublikanoen Txarangak musika eta kantu emanaldia eskainiko du. Ekitaldia amaituta, hamaiketakoa izango da han bertan.
Bestalde, Errepublikanoen txarangak bazkari herrikoia antolatu du Bekokalean.