Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga Euskaldunon Egunkariko auziperatuak absolbitu egin dituzte, Auzitegi Nazionaletik gaur eguerdian jakinarazitako epaian. Bihar Torrealdai jaunak agerraldia egingo du, besteak beste, absoluzioa ospatzeko jaia iragartzeko. Bestalde, gaur iluntzean Martin Ugalde parkean auziperatuek eta langile ohiek lehen ospakizun txikia egingo dute.
Langileen lehen adierazpenak bideoa