Eskualdeko lasterkariak Berako VI. Mendi Maratoi Erdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 11a, 21:13

Eskualdeko hainbat atletak parte hartu du gaur goizean Beran egin den VI. Mendi Maratoi Erdian. Ia 500 atleten partaidetza izan duen proban Didier Zago frantziarra, duela 15 egun Urnietan bezala, garaile izan da. Eskualdekoen artean Hassan Ait Villabonan bizi den Morokoarra 4. postuan sailkatu da eta Aitziber Ibarbia Zizurkildarra 5. emakumeen kategorian. Hona hemen eskualdekoen sailkapena:

 Gizonezkoen sailkapena:

  1. Didier Zago (Frantzia) 01:40:02
  2. Walter Becerra (Sestao) 01:43:27
  3. Fernando Etxegarai (Bera) 01:44:16

 Eskualdekoen sailkapena:

4. Hassan Ait Chaou  (Villabona) 01:45:54

12. Juan Mari Garin (Zizurkil) 01:51:55

16. Jon Iturralde (Andoain) 01:54:09

63. Mikel Legarreta (Urnieta) 02:02:47

145. Urtzi Fernandez (Andoain) 02:12:38

147. Joxe Mari Etxeberria (Zizurkil) 02:12:41

223. Mikel Elola (Aduna)) 02:18:57

309. Ander Garmendia (Andoain) 02: 27:47

317. Iker Beloki (Andoain) 02:28:14

 Emakumeen sailkapena:

  1. Alizia Olazabal (Irun) 02:05.28
  2. Nerea Amilibia (Aia) 02:06:12
  3. Oihana Azkorbeitia (Abadiño) 02:10:09
  4. Mari Cruz Aragon (Murtxante) 02:14:58
  5. Aitziber Ibarbia (Zizurkil) 02:16:08

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!