Mikel Iturria urnietarrak ez du bukatu Paris-Roubaix lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 11a, 20:04

Mikel Iturria erretiratu egin da gaur ospatu den Paris-Roubaix proban. Profesional mailako lasterketa ezagunaren aurretik jubenil mailakoa korritu da 21 herrialdetako txirrindularien partaidetzarekin. Eta lasterketa horretan hartu du parte 18 urteko herritarrak. "Iparraldeko infernua" bezala ezagutzen den lasterketan harbidez osatutako hainbat bide zati igaro behar izaten dira, eta beste askoren moduan Mikel ezinean geratu eta erretiratu egin da.  Irabazlea, Belgikako Jasper Stuyven izan da; 2. Daniel McLay (Britainia Handia); 3. Lawson Craddock (Estatu Batuak). Profesional mailako karrera erraz irabazi du Fabian Cancellara suitzarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!