Leiza 22-13 Mendizabal II. Hori izan da gaur arratsaldean Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatutako Banakako Promozio Txapelketako finalaurdenetako ligaxkako lehenengo partidak utzi duen emaitza. Oierrek hasiera ona eman dio partidari baina Leiza bizkaitarrak lan ona eginez pixkanaka markagailuari buelta eman dio eta partidaren ondarrean lan ona eginez irabazi egin du. Bihar Eibarren jokatutuko dute talde bereko Beroiz eta Retegi Bi-ren arteko partida. Biharko partidako galtzailea izango da Oierren arerioa datoren asteburuan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!