Udalak bando bidez 2010 urteko Santio jaiak prestatzeko jai batzordeak egingo duen lehen bilerarako deia luzatu du, jai prestaketan villabonatar guztiek parte har dezaten. Apirilaren 13an, asteartea, 19:00etan udaletxean izango da lehen hitzordu hori. Zatoz eta parte hartu!