Amasa-Villabona & Albiztur, Herri Arteko txapelketako buruz burukoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 9a, 15:17

Amasa-Villabona & Albiztur Herri Arteko txapelketako joaneko partidak Amasa-Villabonako Behar-Zana pilotalekuan jokatuko dira kategoria ezberdinetan. Apirilaren 16an, 18:00etatik aurrera izango da hitzordua. Itzulikoa hurrengo asteburuan Albizturko pilotalekuan jokatuko da.

Kadeteen taldean Iñaki Otaegi 'Gibitegi', Ander Nazabal, Mikel Otaño eta Aitor Ormazabal 'Artzaia'-k jokatzen dute. Lehen buruz burukoan azken bi pilotariek hartuko dute parte. Jubenilen artean, Kepa Nazabal, Asier Arrue eta Beñat Carrera biltzen dira, azken biak arituko dira lehen partidan. Nagusien mailan, berriz, Arkaitz Arretxe eta iñaki Lizaso.

Argazkian Iñaki Lizaso, hainbat pilotari gazterekin, I. Antton Pebet memorialaren aurkezpenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!