Goizean goiz abiatu eta Elizondora iristean, hamaiketakoa zain izango dute bisitariek. Jarraian, Zugarramurdiko kobak eta Sorginen museoa bisitatuko dituzte, eguerdirako Elizondora bueltatuko direlarik. Bertan bazkari ederra egiteko aukera izango du animatzen den edonork.
Irteerara joan nahi duten bazkideek, gogorarazi, kuoten ordainketak egunean izan beharko dituztela, hilabete honen 30 arte luzatuko delarik eguneratzeko epea.
Nafarroako eta Iparraldeko lurretara egun pasan joan nahi duenak, aldez aurretik txartela erosi beharko du, 30 euroren trukean. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, Denda Berriko egoitzan izango dute erosketarako aukera.