Antzerki aste oparoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 8a, 18:48

Antzerkia astearen 8. edizioa ospatuko da apirilaren bukaeran. Apirileko azken asteburuan ekingo zaio aurtengo Antzerki asteari. Ainhoa Larrea kultur teknikariak eman ditu aurtengo edizioaren inguruko azalpenak: “Iaz bezala, aurten ere Amasa-Villabonako Udalarekin elkarlanean antolatu dugu Antzerki asteko zenbait ekitaldi”.

“Iaz bezala, aurten ere Amasa-Villabonako Udalarekin elkarlanean antolatu dugu Antzerki asteko zenbait ekitaldi. Horregatik, apirilaren 28an, Zizurkil eta Amasa-Villabonako gazteak Gurea antzokian elkartuko dira Sarebegian antzezlana ikusteko”.

Horrez gain, urteroko hildoari eutsi dio Antzerki asteak: “Filosofia bera mantendu dugu; adin guztietarako egokiak diren antzezlanak antolatzen saiatu gara, gustu guztiak asetu asmoz”, azaldu du Larreak.
Sei egunez luzatuko da Antzerki astea eta herriko gaztetxoek taulagainean aritzeko tartea ere hartuko dute. Pedro Mari Otaño ikastetxeko LH1 eta LH6 mailetako ikasleek bi antzezlan eskainiko dizkiete herriko ikastetxe guztietako kideei. “Apirilaren 29an, Atxulondo Kultur Etxean elkartuko dira herriko hiru ikastetxeetako ikasleak. Umeek umeentzako egindako ekitaldia da; urtean zehar ikasitakoa lagunei erakusteko aukera”.

Apirilak 24, larunbata:
Camping Renove.
22:00, Pedro Mª Otaño Plaza.

Apirilak 26, astelehena:
Ali, haren amona eta alfonbra hegalaria 6-12 urte bitarteko haurrentzat. 15:15, Atxulondo Kultur Etxea.

Apirilak 27, asteartea:
Sarebegian DBH 2, 3 eta 4ko gaztetxoentzat. 11:00, Villabonako Gurea Antzokia.
Apirilak 28, asteazkena:
Mundua koloretan, 3-6 urte bitarteko haurrentzat.
10:00 eta 11:30
Atxulondo Kultur Etxean.

Apirilak 29, osteguna:
Pedro Mª Otañoko haurren emanaldia. 11:00, Atxulondo.
Hiru txerrikumeak.
Amona Benidorrem.

Apirilak 30, ostirala:
Prest gaude! 20:30, Atxulondo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!