Sendabelarrei buruzko ikastaroa hurrengo egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010eko apirilaren 7a

Iazko Kultur Astean antolatutako hitzaldiari lotuta, sendabelarrei buruzko ikastaro bat antolatu da datozen bi asteburuetan. Ikastaroan, zera irakatsiko da, besteak beste: sendabelar batzuk nolakoak diren, zertarako balio duten eta ukenduak nola egiten diren. Horrez gain, irteera bat egingo da Adunako basoetan zehar, sendabelarrak aurrez aurre ikusteko eta ezagutzeko.
  • EGUNAK: apirilak 10 (larunbata), 17 (larunbata) eta 18 (igandea).
  • ORDUA: 16:30-18:30 (larunbatetan) eta 09:30-11:30 (igandean).
  • TOKIA: Txulobi elkartea.
  • IZENA EMATEKO EPEA: apirilaren 9a, ostirala, Adunako udaletxean
  • PREZIOA: 30 euro (Udalak ordainduko du gainerako zatia)




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!