N1 errepidearen saihesbideak kaltetuko lukeen ondare historikora txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 7a, 19:49

Larunbatean, apirilaren 10an, BURDINA TALDEAK urteko lehen batzarreko deialdia egindo du. Hori baino lehen, N1 errepidearen saihesbideak kaltetuko lukeen ondare historikora txango irekia egin zuten.

Bideoa

Aurreko asteko albistea: 

 

Batzarra egin aurretik txango ireki bat antolatu dute, inguruko ondare historikoa ezagutarazteko. Hitzordua Zumea plazan dute, goizeko hamarretan, bertatik abiatu eta bi ondare historikoak bisitatuko dituzte. Allurralde gainean dauden Zumalakarregi gotorlekuaren aztarnak ikusi eta N-1 errepidearen saihesbidean Udalari eta Aldundiari zein irtenbide planteatua dieten aurkeztuko dute. Ondoren Bazkardo Txikiko karobia bisitatuko dute, bertan karobiaren ezaugarriak aipatuko dituzte.

Txangoa jai giroan egingo da, musikarien eta bertsolarien laguntzaz. Ondoren Zumea plazara bueltatuko dira.

Txangorako deialdia irekia da, nahi duen edonork parte har dezan. Ondoren, Goiburu auzoko Bekaixtegi baserrian bildu eta batzarra egingo dute. Bertan orain arte egindako lanen azalpenak emango dira. Bestalde, aurten plangintza, administrazioekin burututako bilerak, diru laguntzak ere hizpide izango dira ere.

Bilera amaitu ondoren kideak bazkari bat  egingo dute Bekaixtegi baserrian, bertan sagardoaren inguruan.

BURDINA TALDEA
86 kidez osaturik dago egun, gehiengoa Andoainen bizi dira, baina inguruko herrietako kideak ere gehitzen ari dira, Leitzaran bailaran lur eremuak dituzten udalerrietako biztanleak izan dira kidetza berria egin duten gehienak, “Giro ona nahi baduzue, herriaren alde zerbait egin nahi baduzue, BURDINA TALDEA aukera ezinbestekoa duzue. Azaldu eta ezagutuko gaituzue!!!” adierazi dutre prentsa oharrean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!