www.andoaingo.com: Andoaingo Txirrindulari Eskolako Mikel Iturria txirrindulari urnietarra igande honetan Paris-Roubaix proba ezagunean izango da Espainiako federazioaren selekzioarekin. Asteburu honetan Derion kontzentratua izan ondoren, igandean Laukizko saria korritu zuten afizionatuekin eta lasterketaren ondoren jakin dugu azken selekzioarekin izango dela Parisko irteeran. Lasterketa, profesionalek egiten duten egun berean egiten da baina laburragoa, 122 kilometrokoa baina profesionalek bezala azken 16 harbide zatiak pasetzen dituzte. Lasterketa 14:30ak aldera amaituko da Roubaixen, ea zorterik baduen eta lasterketaz gozatzeaz gain bukatu eta postu on bat lortzen duen.
Asteburu honetan ez dute lasterketarik jubenilak eta Mikel eta Xabier Perez, gure bi jubenilak Frantziako Peyrehorade herriaren ondoan dagoen Guiche herrian egingo den lasterketan izango dira.