XVIII. Loatzora igoera-jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 6a, 19:51

Apirilaren 25ean, eskualdeko urteroko froga entzutetsua izango da Amasan; XVIII. Loatzoko lasterkerta antolatu baitute Uxo-Toki elkarteak eta Amasako Gazteek. Izen-ematea doakoa izango da egunean bertan Uxo Toki elkartean, 09:00etatik 10:15etara. Lasterketa 10:30etan hasiko da Uxo Toki elkartearen aurrean eta korrikalariek Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko dute. Lehenengo hiru gizon eta hiru emakumeentzako sariak egongo dira eta gainerako parte hartzaileen artean hainbat material eta produkturen zozketa egingo da. Korrikalariek Amasako pilotalekuan dutxatzeko aukera izango dute.

Iaz guztira 42 parte-hartzaile izan ziren, horietatik lau emakumezkoak. Hauxe2009ko sailkapena:

1.- Juan Mari Garin, 50 urte, Alegia. 45' 04''.
2.- Luis Mari Otegi, 42 urte, Amasa. 47' 57''.
3.- Luis Lasa, 32 urte, Ibarra. 48' 57''.

1.- Nerea Amilibia, 38 urte, Zizurkil. 54' 58''. (12. postua).
2.- Idoia Ezeiza, 36 urte, Zubieta. 59' 33''. (19. postua).
3.- Marian Rosa, 37 urte, Villabona. 1 09' 50'' (36. postua).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!