Aikazkardirekin Iparraldeko mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 6a, 18:51

Apirilaren 18an, Baigorri-Ibañeta mendi irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Baigorritik abiatu (160m) eta Adartzara (1250m) igoko dira lehenik, Urdiako Gaina (985m) igarota. Tontorrez tontor, Lindus mendira iritsiko dira (1220m) eta bertatik Ibañetarako bidea hartuko dute (1075m).
26 kilometroko ibilbidea egiteko zazpi ordu beharko direla aurreikusi dute antolatzaileek. Izena emateko epea apirilaren 15ean amaituko da, Aizkardiko egoitzan edo 649 717 182 zenbakian (20:00-22:00) egin daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!