Keniatik bidaia kronika

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 6a, 18:00

Onditz Jauregi eta Luisa Montecelo villabonatarrek Afrikako lurretan murgilduta jarraitzen dute; hainbat pasadizo eta gero, Keniara iritsi dira. Hara Aiurriko irakurleoi zuzenduta bidali duten kronika:

*Datu gehiago eta argazki mordoa: afrikatxakanam.blogspot.com gunean.

2010/03/27 kisumu - kenia
Ia ezinezkoa zirudien baino ez, lortu degu, Kenian gaude! Uste genuen Sudan izango zela arazo gehien topatuko genuen lurraldea. Tunez, Libia eta Egipto zeharkatu ondoren urtarrilaren 19an Egiptotik irten eta Sudanera eramango gintuen ferryan montatu ginen. 24 ordu ferryan edo hobeto esanda bainera haundi batean, kaxez, maletez eta jendez inguraturik. Musulman guztiak elkarrekin batera jartzen ziren errezatzen barkuaren gainazalean "KUBIERTAN" gelditzen zen zirrikitu txikiena ere betez, ikuskizun ederra! Wadi Halfara iristen gera, Sudaneko lehen herria eta behin bertan dutxa baten ondoren gure pauso txikiek lurraldez lurralde nola garamatzaten kontzienteago gera. Egun bat itxaron behar degu bertan furgoneta iristeko, beste barku batean baitator. Wadi Halfa desertu gordina da, hordarra eta hondar gehiago besterik ez, ez dago egiteko ezer. Te bat eta beste te bat hartuz denbora pasatzen degu baina ez da nahikoa. Beste egun bat gehiago itxaron behar degula esaten digute. Afrikan desesperatzeak ez du ezertarako balio. Furgoneta dakarren barkua iristen da portura eta behin honen papeleo guztiak eta diru truke bakarrik lan egin nahi duten funtzionario alperrekin liskartu ondoren lortu degu furgoneta portutik atera eta behingoz lurraldean sartu eta hau deskubritzen hastea. Wadi Halfatik irten bezain pronto topatu degu gure lehen ezustekoa: Dongolaraino iristen zen pista orain ederki asfaltatutako karretera da, txinatar konpainia bati esker. Beraz, gure furgoneta ia-ia hegan doa. Dongola, Karima, Atbara, MEroe,... bezelako herritxoetatik pasatuz goaz eta denetan jende maitagarri eta bihotz onekoa topatu degu, pixkanaka lurraldearekiko genuen ziurgabetasunak alde batera utzi eta erosoago sentitu arazten gaitu, erlaxatuago. Elkwawher herrixkan, Atbara inguruan, eskola interesgarri bat topatu degu. Furgonetako bakan damakigun eskolako material guztia atera degu eta bai irakasle bai ikasle guztiak gure intentzioarekin aho zabalik geratu dira. Bertan gelditzen da Erniobea Institutokoen esfortzua. Nola ez Elkwawher-ekoek beren erara Villabonako gaztetxo hauei beren kolaborazioa eskertzen diete gure bidez. Khartum-era joan behar degu Etiopiako bisa egitera eta behin hemen bero jasangaitzak harrapatzen gaitu. Lurraldetik irten arte ezingo degu bero itogarri honetatik alde egin. Azken geldialdia Kassalan egin degu, leku magikoa. Jebbel Taka granitozko tontorraren (1.200 m inguru) ondoan pasatzen dugu gaua, izar manta erraldoi baten azpian. Egunean zehar tenperatura 45`C-etara iristen da, zaila egiten zaigu paseatzea baino hala ere ezin disfrutatzeari utzi.

Etiopiako zeharkaldia

Etiopian sartzen gera, aldaketak izugarriak dira. Gurutze katolikoak lepoetatik zintzilik, emakume estaligabeak eta lanean gizonezkoak bezelaxe. Mapan begiratuta marratxo soil bat dirudien mugak guztiz desberdinak diren bi lurralde banatzen ditu. Etiopiako mendiek berehala inguratzen gaituzte eta furgoneta kexaka hasten da. Mendateak eta mendateak, furgonetak ez du deskantsurik, 2.000 metrotako altueretaraino igotzen gera eta aldapa behera segituan topatuko degula dirudien arren gehiago igotzen jarraitu behar degu gero ia ia erreka ondoraino jeisteko. Gonder-era iristen gera, gure gorputzak oso astun sentitzen ditugu, nekatuta eta nahiko ahul. Akaso altuera aldaketa izango da? Edota malariaren aurkako pastilen tratamendua? Edota tenperatura aldaketa? Zeren Sudaneko azken egunetako bero itogarriaren ondoren orain erropa mordoa jantzi behar degu. Behin Bahar Dar-era iristean arazoaren zergatia aurkitu degu: edaten ari garen ura marroi kolorekoa da. Urarentzat damakigun bidoia eta baita botilak ere ez dira transparenteak eta orain arte ez gera konturatu. Astebete damakigu ur txarra edaten baino egun batzuk ur minerala eta arroz txuria jaten pasatu ondoren sendatuta gaude. Gondor-en gendela umezurztegi bat ezagutzeko aukera izan genuen (Yenege Tesfa) eta bertan utzi genuen gurekin genekarren material piloaren zati haundi bat: haurrentzako erropa eta oinetakoak, biberoiak, esne hautsa eta txupeteak. Umezurztegiko arduradunak bihotzez eskertzen digu baino benetan eskerrak berak merezi ditu egiten duen lanarengatik. Sinestezina da zenbaitek egiten duten ahalegina haurrei laguntzeko. Etiopiarrak ez dira inoiz nekatzen "you, you, give me! give me!" esateaz. Etiopia oso lurralde behartsua izan zen iraganean eta txurien laguntza asko jaso zituzten. Orain egoera aldatu da eta lurraldea autosufiziente izateko bidean doa, baina txuria ikusi orduko eskatzen jarraitzen dute ea zerbait jasotzeko zortea duten. Wukro ezagutu nahi genuen lekuetako bat zen, bertan aspalditik bizi den Hernaniko Angel Olaran-eri bixita bat egiteko gogoz genden baino ezinezkoa izan da. Bertara joateko saiakeran mendiko karretera kaxkarrean furgonetako karterra hautsi genuen, hiru egun bertan pasatu ondoren ezinezkoa zen konpontzea beraz era probisionalean nolabait jarri ziguten eta Bahar Dar-era bueltatu behar izan genuen. Hemen lortu zuten furgoneta konpontzea baina guk gure burutatik baztertu behar izan genuen Lalibela eta Wukroraino joateko ideia. Saiatu behintzat saiatu ginen! Hegoaldean euri zaparrada galantak topatu genituen ia egunero. Beraz genemakizkin aterki mordoa atera eta karretera ixkinean blai eginda oinez zijoaztenei banatzen aritu ginen. Jaingoikoari ematen zizkioten eskerrak zerurantz begira baino guk behin eta berriz esaten genien ezetz, hori gure gauza zela!


Kenian barrena

Kenian sartu eta gure bidaieko abentura gogorrena hasten da. Bbatek baino gehiagok esan digu muga pasa eta lehen 500 km-ak egoera penagarrian daudela. Gure furgonetarekin pasatzea ia ezinezkoa dela diote baina guri "ERRETU" haundi honek are gehiago motibatzen gaitu. Harriak, lokatza, hondarra eta egoera oraindik gehiago zailtzearren zenbait egunetan euria lagun izan degu. Askotan errekak gainezka egiten zuten eta beste batzuetan erreka berriak sortzen ziren. Ezin degu egoeraren aurrean erabaki egokiena zein izan daitekeen pentsatzen egon, aurrera jarraitu behar degu! Denetatik bizitu degu tarte hau egiteko behar izan ditugun sei egunetan. Samburuak ezagutu ditugu, karterra hautsi zaigu berriro, olioa galtzen joan gara, "KAJA KAMBIOSA" askatu zaigu baino zibilizaziotik hurrun dauden lekuetan ere beti dago "tiritak" jartzen dakien afrikarren bat! Asfaltoa zapaltzen degunean atzeko egunetako tentsioa deskargatzearekin batera lortu izanaren pozak emozioz betetzen gaitu; barreak, garrasiak eta baita malko gorderen bat, denak batera kanporatzen dira orain. Behin Isiolora iritsita merezitako astebeteko deskantsua hartzen degu eta furgoneta nola ez mekanikoarengana. Bitartean eskola bat bixitatzen degu eta gurekin damazkigun 200 hortzetako zepilu eta euren pastak banatzen ditugu. Hemengo haurrek dituzten ahoak ikusita gutxi da laguntza hau baino beraiei ordea asko iruditzen zaie. Keniako paisaiak zoragarriak dira, kilometroz kilometro txundituta uzten gaitu: Kenia mendia (5.199 m), Nakuru eta Naivasha lakuak, Parke Naturalak eta nola ez animaliak: tximuak, zebrak, bufaloak, jirafak,... Thomson-eko urjauzietan Kikuyu-ak topatu genituen, zonaldeko etnia. Goitik beheraino margotuta eta beren jantzi tradizionalekin momentua argazki batean izoztu genuen. Orain Masaiak ezagutzea baino ez zaigu geratzen eta harat goaz! Masai Mara Erreserbara lehoiak ikustea sartzea garesti xamarra da baina guri etzaizkigu lehoiak gehiegi axola. Hiru egun pasatu ditugu ate nagusiaren bestaldean, Sekenani-n hain zuzen, Masaiak bizi diren herrixka batean. Etxetxo guztiak behi kakaz egiten dituzte borobil forma baten inguruan. Bertan gaua pasatzen degu, nola ez denen harridura sortuz. Beren dantza eta jauzi tradizionalak eskeintzen dizkigute, orain gu gera beraiekiko harrituta geratzen garenak. Trukean herrixkako jendeak dituen zaurien sendaketa eta zenbait sendaketetarako materiala eskeintzen diegu. Izugarrizko esperientzia izan da guztiontzat.
Orain Ugandako mugatik 150 km-tara aurkitzen gera, Kisumu-n hain zuzen, egun pare baten buruan lurralde berri bat zapalduko degu eta esperientzi berriak bizituko ditugula ziur gaude. Akuna matata!        

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!