Mikel Garaialderen zaldia garaile Aian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 6a, 14:54

Mikel Garaialde "Azkonobieta", Urnietakoa eta Anjel Txertudi, Busturikoaren arteko apostu bikoitzaren lehenengo saioa, AIAn apirilaren 1ean jokatu zen. 200 ikusleren aurrean Txertudi izan zen lehenengoa plazaratzen eta 59 plaza edo untze eta 1,68 metrokoa izan zen bere marka. Ondoren, "Azkonobieta"ren zaldiak 60 untze juxtu eginda apostuaren lehenengo saioa irabazi zuen. Bigarrena, Kortezubin apirilaren 30an gaueko 21:00etan jokatuko da, orduan, urnietarra izango da plazaratzen lehena. Plaza bietan irabazten duenak 4.800 euro poltsikoratuko ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!