Mendizabal II. finalaurdenak jokatzeko sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 3a, 23:16

Banakako Promozio Txapelketako finalaurdenak 4 pelotarik osatutako bi taldek jokatuko dituzte. Eta gaur arratsaldean Zarautzen Jokin Argoteri 22-13ko emaitzarekin irabazi ondoren Oier Mendizabal, Hernanin bizi den pilotari urnietarra izango da talde horitako baten partaide; Retegi Bi eta Beroiz nafarrekin eta Leiza bizkaitarrarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!