Kamioi bat trenbidera erori eta iraulita geratu da. Gidaria bertan hil da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko api. 3a, 12:47

Goizeko 09:40ak aldera N -1 errepidean, Adunako parean, Irun alderako norabidean zihoan kamioi bat trenbidera irauli eta su hartu du. Errepidea, Irun alderako norabidean, eta Villabonatik Andoainerako trenbide zatia moztuta egon dira enbora luzez. Renfek eskualdeko bi herri horien arteko autobus zerbitzua jarri du martxan. Herrizaingo Sailak adierazu duenez Marokoko matrikula duen kamioiaren gidaria istripu gunean bertan hil da ibilgailuaren kabinan harrapatuta geratu ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!