Burdina kultur elkarteak Andoaingo Udaletxean saihesbidearen eraikuntza egitasmoari bi alegazio aurkeztu dizkiola iragarri du. Izan ere, kezkatuta daude oraingo egitasmoa gauzatuko balitz Bazkardo Txiki karobia eta Mendiluze baserritik gertu dagoen Zumalakarregi gotorlekua galduko liratekeelako. Bi galera horiek saihesteko, beraz, alegazioak aurkeztu dituzte.
Datorren apirilaren 10erako bilera irekia deitu dute.