Urtero bezala, bihar, Ostiral Santua, Gurutz-bidea egingo dute hainbat herritarrek Azkorten gora. Fatimako ermitatik zazpietan abiatuko dira. Gurutz-bidean ohiko 14 geldialdiak egingo dituzte otoitz egiteko. Goiz jaiki eta Azkortera joaten ez direnek aukera izango dute gaizeko hamrretan eta hamaiketan eliz barruan bertan egingo diren Gurutz-bideetan parte hartzeko. Horrez gain, Jesusen pasioa gogora ekarriko duen elizkizuna izango da San Migel parrokian arratsaldeko 17:00etan. Larunbatean, 20:00etan izango da meza, bertan Pazko Gaubeila ospatuko da, eta igandean, Aste Santuko egun handian, ohiko mezak izango dira Pazko Eguna ospatzeko.