Lau ikuskizun izango dira eskainiko direnak, bakoitzetik bi emanaldi, bat Itzala tabernan ikusiko da eta bigarrena Ganbara tabernan. Antzerki saioez gain, publikoak izango du garrantzi berezia KATEANDOn, behin emanaldia bukatutakoan publikoak hartuko bait du hitza eta papeleta sistema baten bidez, "nota" jarriko dio ikuskizunari. Notarik onena lortzen duen lanak irabaziko du. Lan hori, May Gorostiagaren "Presente!" lanarekin batera, maiatzaren 15ean, gaueko 22:00etan eskainiko da berriro ere Bastero Kulturgunean.