Herriarteko Pilota Txapelketa-Kutxa Saria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 31a, 13:49

Apirilaren 8an, ostegunarekin, Herriarteko Txapelketa-Kutxa Sariaren aurkezpen ekitaldia burutuko da. Parte-hartzaileen zerrenda, aurreko urteko datuak, palmaresa, parte-hartzearen bilakaera… xehetasun ugari eskainiko dituzte. Herriarteko Txapelketa-Kutxa Sariaren aurkezpena eta zozketa arratsaldeko 19:00etan izango da, Miramongo (Donostia) Zientziaren Kutxagunean. Andoaingo Gazteleku taldeak itxaropen handiak jarri ditu aurtengo edizioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!