Eusko Alderdi Jeltzalearen deialdia Aberri Egunaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 31a, 13:44

“Apirilaren 4an, igandearekin, 77.Aberri Eguna ospatuko dugu eta Andoaingo EAJk, abertzale sentitzen den andoaindar orori egun hau ospatzeko deia luzatu nahi die”.

“Egun honetan, etxeko balkoian ikurrina jartzeko eskaera egin eta Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko izango ditugun ekitaldien berri, eman nahi dugu. Horrela, goizeko 10:30tan, aspaldiko ohiturarekin jarraituz, San Martin parrokian, Meza Nagusia ospatuko da. Bertan, Andoaingo hildako alderdikide izandakoak, gogoratuak izango dira. Ondoren, batzokian, hamaiketakoa antolatu dugu, alderdikide guztientzat eta baita nahi duten andoaindar guztientzat ere.


Egun handi hau guztion artean ospatu beharrekoa dela iruditzen zaigu eta bertan elkar  ikustea espero dugu. Badakizu, apirilaren 4an batzokian itxarongo zaitugu!”

 

Aiurri astekariko artikulua, Aberri Egunaren harira

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!