“Begirada bat atzera bota eta... Zenbat kontzertu, zenbat kalejira herriko festetan, zenbat momentu gogoratzen ditugun. Adin guztietako jendea hurbildu zaigu musikan murgiltzeko asmoarekin. Batzuk, musikarekin bere lehenengo harremana izateko, beste batzuk taldeka gozatzeko edo kontserbatoriora sartzeko frogak prestatzeko... eta nola ez, ezin ditugu ahaztu jubilatu eta ordura arte musikaz disfrutatu ezin izan dutenak ikasten hastea erabakitzen dutenak”.
Oroitzapenez haratago urteurrena ere eskerrona emateko baliatu nahi dute, “Entsegu eta lan asko egin eta gero, eszenatokira igotzen ez direnak, beti egon dira hor, gu entzuteko prest. Denei, eskerrik asko guregan konfidantza edukitzeagatik.
Guzti horregatik, gonbidatu nahi dizuegu egun berezi honetan gurekin ospatzera. Bai, zu egun batean gure kalejirarekin saltoka ibili zinela, bai, zu Haurren Euskal Jaialdian gurekin egon zinelako dantzatzen, abesten edo musikaz disfrutatzen Basteroko kontzerturen batean eta nola ez hamar urte hauetan gurekin egon diren ikasle, irakasle, guraso, laguntzaile eta lagun guztiak. Denak zaudete gonbidatuta”