Santa Krutzetako jaietan txosna jartzeko eskaera-epea irekita dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010eko martxoaren 30a

Udalak interesa duten talde guztiei jakinarazten die "jaietan txosnak jartzeko eskaerak, jaiak hasi baino lehenago, aurkeztu behar direla. Santa Krutzetako jaietan txosna jartzeko eskaera-epea irekita dago apirilaren 15a arte (barne)".
Eskaerak Andoainen egoitza duten talde edo erakundeek egin dezakete, beti ere irabazi asmorik gabeko taldeak izan behar dira. Eskaera guztiak 10:00-13:00 eta 16:30-20:00 artean Bastero Kulturgunean aurkeztu beharko dira aipaturiko epean.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!