Aizkardiko 42. Mendi ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 29a, 14:57

Urtero legez, oso erantzun beroa izan zuen Aizkardi taldeak antolatutako mendi ibilaldiak. Giro ona eta paraje ederrak lagun, izena emandako 1295 mendizaletik 1136k hartu zuen parte. Kopuru horretako gehiengoak ibilaldi luzearen aldeko apustua egin zuen, 677k hain zuzen. Beste 459k ibilaldi laburra egin zuten.

Antolatzaileak gustura geratu ziren emaitzarekin eta baita parte hartzaileak antolatzaileen lanarekin ere. Ingurukoek ezagutzen dutenez, kanpotik etorritako hainbat mendizaleren ahotan, "ondo antolatutako martxa da hau" entzun ahal izan zen; dudarik gabe, ez zuten arrazoi faltarik.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!