Gaztetan hasi zen Joxe Mari Mendizabal aizkoran. Marka handiak egin zituen eta aizkoran egiteko modu txukunagatik zen ezaguna adunarra. Hogei urtez aizkora utzita egon ondoren, duela gutxi erabaki zuen itzultzea.
Mendizabalek berak botatako desafioari Olasagastik erantzun zion eta atzo eguerdian jokatu zuten apustu sonatua. Hirugarren enborrean ondoeza sentitu ondoren, erizaindegira joan zen adunarra. Bere burua hobeto sentitu zuenean, oinez atera zen Tolosako zezen plazatik, bazkaltzera joateko asmotan. Autoan sartu eta gutxira, ordea, bihotzekoa izan zuen. Sendagileek ahalginak egin bazituzten ere, bertan geratu zen gorpu.