Haur eskolako sabaia erori da, zauriturik eragin gabe

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 26a, 15:27

Gaur goizeko 10:00ak aldera, Asteasuko Haur Eskolako sabaia erori egin da, haurrak bertan zeudela. Zorionez, sapaiak ez ditu haurrak eta hezitzaileak azpian harrapatu eta ez da inor zauritu. Gurasoei deitu diete haurrak jasotzeko eta 11:00ak aldera haurrak euren etxeetara joan dira. Elizmendiko Santa Krutz ermitan dago Asteasuko Haur Eskola eta datozen egunetan erabakiko da gaur goizean sortutako arazoari zein irtenbide emango zaion.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!