Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak
Hileroko diru-sarrerak, kontzeptu guztiak barne, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (D.B.E) berdinak edo urriagoak dituzten eta ohiko etxebizitzaz gain bestelako ondasun higiezinen jabeak ez diren familia unitate guztiek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.
Gehienekoek kide kopuruaren arabera Orokorrean hilean
Kide 1 650,19
2 kide 834,90
3 kide edo gehiago 923,56
Diru-laguntza eskaerak bideratzeko prozedura
Udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:
a) Errenta aitorpena aurkeztu behar duten pertsonak.
-NANaren fotokopia.
-Pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenaren fotokopia, azken ekitaldikoa.
-Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.
-2009 urteko lau hiruhilabeteei dagozkien tasen fakturak.
b) Errenta Aitorpena aurkezteko obligazioa ez duten pertsonak.
-NANaren fotokopia.
-Errenta Aitorpena aurkezteko obligaziorik ezari buruzko ziurtagiria, Foru Ogasunak luzatua.
-Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.
-2009 urteko lau hiruhilabeteei dagozkien tasen fakturak.
*Gizarte Segurantzako prestaziorik badu.
-Jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria. Nahikoa izango da Prtsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala erakundeak luzaturiko diru-sarreren justifikazioa. (Beharrezkoa balitz, laneko historiala eskatuko da).
*Langabeziako prestaziorik kobratzen badu:
-EIN-INEMek luzaturiko ziurtagiria, bere langabetu egoera eta, horrela bada, jasotzen duen kopurua zehaztuz.
Informazio gehiago: Villabonako Gizarte Zerbitzuetan.