Andoaingo Udalak eta Buruntzaldeko gainerako udalek eskuko telefonoetako sms lehiaketa antolatu dute ikasleen artean. Andoainen aurtengo edizioko saria Amaia Oiarzabal Elizegi Aita Larramendi ikastolako ikasleak eskuratu du. Saria puntako eskuko telefonoa izan da. Buruntzaldeko parte hartze handiena Andoainen izan da. Izan ere 58 ikaslek parte hartu dute bidalitako 190 mezu ezberdinekin.