LAB sindikatuak antolatuta enplegu suntsiketa salatzeko Buruntzaldeko herriak lotzen dituen martxa burutzen ari da gaur goizean zehar. Urnietan elkartu dira, alde batetik, Usurbil eta Lasartetik etorritako zutabea eta bestetik Andoaindik etorritakoa. San Juan plazan hamaiketakoa egin ondoren Hernanirako bidea hartu dute. Hernanin egingo dute eguerdian ekitaldi nagusia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!