Datorren igandean, martxoak 28, goizeko 11:00etan hasita ospatuko Urnieta-Adarra-Urnieta mendi lasterketaren edizio berri bat, eta dagoeneko esan liteke partehartze handieneko edizioa izango dela, 202 baitira orain arte izen eman duten atletak, horietako 5 Urnietakoak. Faboritoen artean, gizonezkoetan Ionut Zinka da aipagarriena eta emakumeen artean Nerea Amilibia. Eguraldi ona ziurtatuta dago eta oraindik izen emate epea zabalik: gaur osteguna eta bihar ostirala,
www.herrikrossa.com webgunean, eta igandean bertan San Juan plazan (irteera puntua) 10:30 arte.