5. edukiontziaren aldeko mozioa onartu zen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 25a, 12:07

Martxoaren 24an egin zen Udalaren Osoko Ohiko Batzarraldian, EAJ-PNV alderdiak zaborren bilketarako 5.edukiontziaren alde aurkeztu zuen mozioak gehiengo osoaren babesa jaso zuen. Zehazki, PSE-EEk bat egin zuen EAJren proposamenarekin. Gehiengo osoa, beraz.

Sorpresarik ez zen izan, eta mozioaren aurka agertu ziren agintean dagoen UDA, ezker abertzalea eta Herrigintza.

Atez atekoak Usurbilen hasitako bideari, Hernani eta Oiartzun udalerriak gehitu behar dira laster. Urnietan, berriz, atez atekoa alde batera utzi eta 5.edukiontzia txertatzeko lehen pausuak eman dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!