III. Pintxo lehiaketa Andoaingo AEK euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 25a, 09:31

Urtero moduan, Andoaingo AEK euskaltegiko ikasle nahiz irakasleek hainbat kultur ekintza antolatu dituzte. Kultur ekintza hauen helburua bikoitza da: alde batetik, egunerokotasunetik atera eta ondo pasatzea eta bestetik, euskara ikasten ari diren ikasleen arteko elkar ezagutza bultzatu eta euskaraz aritzeko sare bat osatzen joatea.

 

 
Honela, hilean behin gutxi gora behera ekintza bat burutzen da. Abenduan, Santomas eguna ospatu zuten Andoaingo Santa Krutz elkartean, Otsailean Sagardotegia egin zen Hernaniko sagardotegi batean eta martxoan III. Pintxo lehiaketa burutu dute.
Honela, ikasleak hirunaka nahiz launaka bildurik, hainbat pintxo hotz prestatu behar izan dituzte.  Horretarako, aurreko asteetan errezetak landu dituzte eta ondoren, martxoaren 17an pintxo lehiaketa burutu da. Talde bakoitzetik pertsona banak osatzen zuen epaimahaia eta honela, pintxorik onena saritu zuten.
 
  • Pintxo onenaren izena “Itsas-gurina” izan zen.  Pintxo honen osagaiak: Ahukatea, Chatka, eta gazta freskoa dira. Egileak, Zizurkildik etorritako bi ikasle izan ziren eta egileek honela azaldu zuten pintxo honen prestakunta. : “hiru osagai hauek nahastu eta boloban batean sartuta, orearen gainean antxoa zati bat jartzen zaio. Bukatzeko, antxoaren gainean amurrainaren arrabak jartzen dira”.
  • Bigarren saritua: Andoaingo 1. urratseko taldekideek egindako “Mantangorri” pintxoa izan zen.
  • Hirugarren saritua: Andoaingo 4. urratseko taldekideek egindako “Zapore leherketa” pintxoa izan zen.
 
Epaimahaia euskaltegiko talde guztietako pertsona banak osatu zuten eta haien esanetan, lehia gogorra izan zen eta zaila izan zen guztien artean pintxorik onena saritzea.
 
Datozen hilabeteetarako hainbat ekintza aurreikusi dituzte Andoaingo AEK euskaltegiko irakasle eta ikasleek.
 
 
 
 
 
 
 
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!