Kontsumo taldeak osatzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 24a, 13:02

Biolur elkarteak, Enhek eta Lurgintzak kontsumo taldeak sustatzeko kanpaina jarri dute abian Tolosaldean, Zizurkilgo Udalaren laguntzaz. Kontsumo taldeak, gertuko baserritarrei zuzenean erosteko osatutako taldeak dira. Hileroko kuota baten truke, kontsumitzaileak baserriko produktuz osatutako otarra jasotzen du astero. Informazio gehiago jaso nahi duenak, Tolosako Zerkausian izango du aukera, gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko den hitzaldian.

Tolosaldeko baserritarrek dagoeneko jaso dute kontsumo taldeetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dien gutuna. Apirilaren 7an egingo dute ekoizleei beharrezko informazio guztia banatzeko bilera.  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!