"Saltokiak erakusketa areto bihurtu nahi ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 24a, 10:58

Sustapen Ekonomiko, Enplegu Eta Gazteria Lansailak antolatzen duen Andoain Kreatibaren II. Topaketa dela eta, udalerriko ikastetxeetako ikasleen sormen lanak kalera atera nahi ditu, "Horretarako, herriko saltokien laguntza behar dugu. Haur eta gazteek ikasturtean egiten dituzten argazkiak, diseinuak, marrazkiak, zientzia proiektuak, maketak eta abar dendetan erakutsi nahi ditugu". II. Kreatiba apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 9ra arte luzatuko da.

Bi asteetan dendak Andoaingo ikasleen sormen lanen erakusleiho izan daitezke. Dendetan ez ezik, Urigain kultur etxean eta jubilatuen etxeko sarreran ere egongo dira artelanak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!