Gaztelekurako logotipo lehiaketa abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 22a, 19:41

Villabonako Gaztelekua izango den 'Katea Etxea' identifikatuko duen logotipoa sortzeko Villabonako Udaleko Gazteria sailak lehiaketa jarri du abian eta parte hartzeko deialdia egin die 12-17 urte bitarteko eskualdeko gazteei, betiere honako oinarriak errespetatuz:

OINARRIAK

1.    Villabonan edo inguruko herrietan bizi diren 12 eta 17 urte bitarteko gazte guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

2.    Logotipoaren diseinuarekin batera dossier bat ere aurkeztu behar dute, proposamenaren arrazoibide eta ezaugarri teknikoen azalpen gisa, diseinua hobeto ulertu eta ebaluatzeko.

3.    Logotipoak izan behar du jatorrizkoa, argitaratu gabea, erraz identifikatu eta gogoratzeko modukoa, eta "Katea Etxea" Gaztelekuaren adierazgarria.

4.    Lehiakideek "LOGOTIPE" tailerrean parte hartu ahal izango dute. Taldea mugatua da: gehienez ere 25 lagunek osa dezakete.

Lekua: Larrea auzoa 20

Egunak:  martxoak 29 eta 30.

Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

Prezioak: 5€: prezio orokorra.

                    4€: Gazte-txartela edo Ikasle-txartela edo familia ugariaren

                           txartelen titularrak.

                    3€: Gazte-txartela edo Ikasle-txartela eta ugariaren

                           txartelaren titularrak.

Izena emateko azkeneko eguna: Martxoak 26.

Kirol eta Gazte informazioko bulegoan.

Kale Berria 72 - 20150 Villabona

12:45etik 14:45era, astelehenetik ostiralera, astearteetan arratsaldez bakarrrik 16:30etik 18:30era.

5.    Lanak aurkezteko azkeneko eguna: Apirilak 20.

Lanak aurkez daitezke Kirol eta Gazte informazio bulegoan, liburutegian edota kroldegian, bakoitzari dagozkion ordutegietan.

6.    Bakarka zein taldeka har daiteke parte. Sari bakarra emango da. Talde gisa aurkeztu gero, ordezkari bat izendatu beharko da saria talde osoaren izenean jasotzeko.

7.    Pertsona edo talde bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

8.    Proposamena kartazal itxi batean aurkeztuko da, kanpo aldean honako textu hau idatzi behar da:

LEHIAKETA: "SORTU KATEA ETXEAREN LOGOA"

Kartazalaren barruan honako hauek sartu behar dira:

a)   Diseinutako logotipoa, proposamena azaltzen duen dossierrarekin batera. Logotipoan ez da sinadurarik jarri behar. Parte hartzailearen izenak ez du kartazalean agertu behar, ezta logotipoan, dossierrean  edota barruko inolako agiritan ere.

b)   Beste kartazal itxi bat (txikiagoa), parte hartzailearen datu hauek izango dituena: izena, abizenak, NA, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Halaber, taldeka aurkeztu gero, taldearentzako sari-jardueraren proposamena sartuko dute.

DATU TEKNIKOAK 

Logoaren irudia egiteko teknika librea izango da (pintura, marrazkia, ilustrazioa, collagea, formatu digitala, etab.). A4 tamainako orri batean aurkeztuko da, ondo irakurtzeko eta ikusteko modukoa. 12cm eta 20cm arteko tamainakoa izan behar du, ez txikiagoa ezta handiagoa ere. Kolorebakarrekoa nahiz koloreanitzekoa izan daiteke, gehienez ere 4 kolorekoa.

Logoak logotipoa nahaitaez eduki behar du, eta isotipoa ere gehitzeko aukera izango da nahi izanez gero. Isotipoa ez da derrigor egin behar.

Logotipoa da "Katea Etxea" izena, norberak aukeratutako  letra, diseinu, formato eta kolorez idatzita. Isotipoa, berriz, izenari lagutzen dion irudia da.

9.    Epaimahaia osatzea eta proposamen sariduna hautatzea: Diseinu grafikoko aditu batek,  Arte bisualetako bi adituk, Villabonako Udaleko Gazteriako zinegotziak eta Gazte informazioko teknikariak osatuko dute epaimahaia.

Erabakia hartuko da aho batez edo gehiengo soilez, hala badagokio, 2010eko apirilaren 21ean.

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak, apelaezinak eta ezeztaezinak izango dira. Epaimahaiak saria eman gabe utz dezake, aurkeztutako lanek kalitate nahikoa ez badute.

Epaimahaiak lehiaketaren epaia Katea Etxearen baloreekiko koherentea izango den ardura hartuko du.

10.    Hasiera batean, hiru lan onenak aukeratuko ditu epaimahaiak, eta hiru lehiakide horien identifikazioa gordetzen duten kartazalak irekiko ditu. Hiruetako bakoitzari deituko diote tutore-ikastordu bat emateko, ordutegi ezberdinetan, logoa nola hobetu aholkuak emateko. Gero, 7 eguneko epealdian egoki irizten dioten zuzenketak egin ahal izango dituzte. Apirilaren 28an zuzendutako proiektuak aurkeztu beharko dituzte. Apirilaren 30ean irabazlea ezagutzera emango da, anonimatuan egon nahi duen adierazi ezean.

11.    Sari bakarra emango da, eta hura izango da MP4 iPOD NANO erreproduzigailua norbanako lehiakideentzat eta taldeko lehiakideentzat balio bera izango duen taldeko jarduera bat. Jarduera horren proposamena kartazal txikian sartu behar dute.

12.    Saria emango da maiatzaren 4an, arratsaldeko 17:00etan Villabonako Udaletxeko Pleno aretoan.

13.    Saritutako logotipoa Villabonako Udalaren jabetza esklusiboa izango da betiko, eta askatasun osoa izango du osorik edo zati batez erabiltzeko.

14.    Saritu gabeko lanak hilabete batez gordeko dira. Egileak lanak jasotzera etortzen ez badira epe horren barruan, suntsitu egingo dira.

15.    Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea.

BABES-KLAUSULA:

Konnotazio sexista, xenofobo eta arrazistak dituzten lanak baztertu egingo ditugu, baita pertsonekiko nahiz erakundeekiko iraingarriak direnak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!