LAB sindikatuak deitu duen martxa honen bidez, eskualdeak ekonomikoki bizi duen egoera larria salatu nahi du. Langileei zuzendutako ekimen hau Usurbilgo Mikel Laboa plazatik abiatuko da, goizeko O9:00etan. Oriara 10:30ean iritsiko da eta handik Urnietarako bidea hartuko dute. Urnietan hamaiketakoa egin ondoren Hernanira joko dute ondoren. 12:30ak aldera amaituko da.
Andoaindik beste talde bat aterako da.
Martxoak 26, ostirala ANDOAIN-HERNANI
- 09:30 irteera Zumea plazatik, Hernanirako bidean
Martxoak 26, ostirala URNIETA-HERNANI
- 09:00 irteera Usurbildik, Mikel Laboa plazatik.
- 10:30 Orian.
- 11:30 Urnietan, hamaiketakoa egingo dute.
- 12:30 Hernanin amaiera.
LAB-ek aipatu duenez, era honetan igo da langabezia kopurua eskualdean:
LANGABEZIAREN GARAPENA
- herria 2008.VII 2010.II %Igoera
- Andoain 576 1.006 %74,65
- Astigarraga 135 195 %44,44
- Hernani 762 1.144 %50,13
- Lasarte 720 1.329 %84,58
- Urnieta 212 303 %42,92
- Usurbil 177 304 %71,75
- GUZTIRA 2.582 4.281 %65,80
Zenbakiei erreparatuta, beraz, %65 igo da langabezia Buruntzaldean urte eta erdiko epean. “Buruntzaldea alarma gorrian” lemapean protesta martxa Urnietatik igaroko da.