- Martin eta Xabier Etxeberriaren Arrain abisalak.
- Uxue Alberdiren Aulki-jokoa.
- Fermin Etxegoienen Autokarabana.
- Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege.
- Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori.
- Karmele Jaioren Musika airean.
Bigarren bozketa txanda
Akademiakideek martxoaren 30a arte izango dute liburu horietako baten alde euren botoa bidaltzeko aukera. Bigarren txanda horretan obra batek jasotako botoen %40 bereganatuko balu, 111 Akademiako batzorde eragileak huraxe izendatuko luke 2009ko Beterriko Liburu; aldiz, kopuru horretara iritsi den obrarik ez balego, hirugarren txanda batean boto gehien jaso duten lehen bi obrak akademiakideen irizmenpean jarriko lirateke, eta bi horietatik babes gehien jasotzen duenak eskuratuko luke saria.
Idazle saritua ekitaldian
Maiatzaren 6an, aurten Amasa-Villabonan egokituko den sari-emate ekitaldiaren egunean, urtero legez, bertan izango da idazle saritua. Ekitaldiaren amaieran, ohi denez, hizketaldia eskainiko du gerturatzen den orori zuzenduta.
Besteak beste, musikariak arduratuko dira ekitaldiari doinu goxoa jartzeaz. Eskualdeko irakurle guztiak gonbidatuta zaudete ekitaldira. Zatozte!