Erniobea institutuan IV. Euskal astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010eko martxoaren 16a

Laugarren urtez, Erniobea institutuko ikasle eta irakasleek Euskal astea antolatu dute. Martxoaren 22tik 26ra ekintza ugari izango da Arratzaingo eraikinean. Hara egitaraua:

EGITARAUA:

MARTXOAK 22 ASTELEHENA:

- 09:30: KARRERE IPUIN KONTALARIA lehen mailako ikasleentzat, Mintzolan.   

- 11:00: KARRERE IPUIN KONTALARIA bigarren mailako ikasleentzat, Mintzolan.

- 14:10-15:05: DANTZA TAILERRA lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, Gurean. 

- 15:05-16:00: DANTZA TAILERRA hirugarren eta laugarren mailako ikasleentzat, gelan.

MARTXOAK 23 ASTEARTEA:

- 10:50: ALIZIA ÜSTURTZE. Hitzaldia "Sorginak eta inkisizioa" hirugarren mailajo ikasleentzat liburutegian.

- 14:10: IÑAKI EGAÑA. Hitzaldia "Frankismoaren biktimak eta memoriaren berreskurapena" laugarren mailako ikasleentzat, liburuteguan.

- 14:10-15:05: DANTZA TAILERRA lehen eta bigarren mailako ikasleetzat, gelan.

- 15:05-16:00: DANTZA TAILERRA hirugarren mailako ikasleentzat, gelan.

MARTXOAK 24 ASTEAZKENA:   

- 10:00: PILOTARIAK: AITOR ZUBIETA - OINATZ BENGOETXEA lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, jangelan-frontoian.

- 12:30  FUTBOLARIAK: ARANBURU, LABAKA ETA SARASOLA hirugarren eta laugarren mailako ikasleentzat, kiroldegian.

MARTXOAK 25 OSTEGUNA: 

- 09:00: TALO TAILERRA lehen mailatik aurrera, kiroldegian.

- 10:50: DANTZA TAILERRA laugarren mailako ikasleentzat, gelan.

- 14:30: BERTSO SAIOA. Bertsolariak: Ane Labaka. Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Manzisidor "Mantxi". Gai jartzailea: Amaia Agirre, Gurean.

MARTXOAK 26 OSTIRALA:

- 08:30: XIBA  KIROL JOKOEN TAILERRA PATIOAN. MUS eta XAKE TXAPELKETA.

- 11:00: DANTZA, patioan. Ikasleek eta irakasleek astean zehar dantza     tailerrean ikasitako dantza dantzatuko dute.

- 11:15: HAMAIKETAKOA. Laugarren mailako ikasleek Ikasketa amaierako bidaiarako dirua ateratzeko ogitartekoak eta edariak salduko dituzte

- 12:30: JAIALDIA:: Erniobea institutuko Bertso tailerreko ikasleen bertso saioa, ikasleek prestatutako saioak: Abeslariak, trikitilariak, musikariak..., ikasleek prestatutako dantza saioa, Gurean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!