Aizkardiren 42. Ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 16a, 10:35

Martxoaren 28an, igandearekin, izango da Aizkardi mendi taldearen 42. Ibilaldi neurtua.

>Ibilbide luzea: 14 urtetik gorakoentzat. 42 km. 2250 m. desnibela. 9 ordu (ggb). Irteera ordua: 07:00. Ibilbidea: Villabona-Otieta-Lapurtxulo-Onddo-Azketa-Leuneta- Abadekurutz-Mandoegi-Kondizatzeko lepoa-Leitzaran-Gorosmendi-Mugaga-Urdelar- Belabieta-Komizar-Villabona.

>Ibilbide motza: 14 urtetik gorakoentzat. 24 km. 1150 m. desnibela. 5 ordu (ggb). Irteera ordua: 08:00. Ibilbidea: Villabona-Otieta-Lapurtxulo-Astabizkar-Amasola-Praxku-Kanal Handia-Lastur-Villabona.   

Informazio zehatzagoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!