Urnietako PSE-EE 5. edukiontziaren alde dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 12a, 17:59

Herme Gonzalezek gaur eman duen prentsaurrekoan zabor bilketaren inguruan 5. edukiontziaren alde egingo duela iragarri du, atez ateko sistema baztertuz, "Urnietako Udal gobernu taldeak, UDA buru dela, zabor bilketa egiteko edukiontziak kaleetatik kendu nahi ditu, herritarrak zaborra etxearen atarian uztera behartuz". Edukiontziak kalean egotearen alde daudela adierazi du alderdi sozialistaren bozeramaleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!