URNIETA 1 40–18 OIARPE Trinketea. Aurrelariaren sasoia eta sakearekin eta atzelariaren segurtasunarekin erraz irabazi zuten partida. Urnietako pilotariek hiru denboraldi daramatzate espezialitate honetan eta jada txapelketa bat lortu dute. Urnietar kadeteek Euskal Herrikoan parte hartuko dute gipuzkoar, bizkaitar, arabar eta nafarren aurka. Irudian Gipuzkoako Txapelketako garaileak trinketean, Garin eta Loitegi. Alboan, Txema Gonzalez UKEko pilota arduraduna. Zorionak!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!