Urnietako EAJ-PNV 5. edukin ontziaren alde dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 10a, 17:37

Aurreko martxoaren 5ean, Urnietako Udalbatzak herriko atez ateko zabor bilketaren inguruko batzorde bilera izan zuen goizean goiz.  EAJk, mozioa sartu zuen zaborraren kudeaketari dagokionean, 5. edukiontziaren aldeko apustua egiten duela adieraziz. Eguerdian prentsaurrekoa eskaini zuen EAJ alderdiak Udal Areto Nagusian. Atez ateko bilketa sistemaren kontra argudiatuaz, Maribel Vaquerok “bildutako hondakinen kalitateari dagokionez, emaitzak oso antzekoak dira bietan” adierazi zuen.


Osoko bilkuran onartzeko honako mozioa aurkeztu zuten: Udalbatzak 5. edukiontzi pertsonalizatuaren alde egitea eskatzen du, gai organikoaren gaikako bilketa kalitatez, garbitasunez eta askatasunez egin dadin.
San Markoseko Mankomunitateari Foru Aldundian laguntzak bideratu ditzala eskatzen dio, aurten, gai organikoa biltzeko zenbait edukiontzi jar ditzan, programa pilotu bezala. Programa horrekin, alderdi jeltzaleak kontzientziazio eta informazio kanpaina bat egiteko eskaera egiten du, interesa duten urnietar guztiek parte hartzeko modua izan dezaten.
Agerraldian esan bezala, hurrengo plenoan aztertuko omen da hondakinen kudeaketaren inguruko gaia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!