Nazioarteko eta Euskal Herriko ipuin kontalariak Ahoz ahoz ahozkotasunaren jaialdiaren protagonista nagusiak izango dira. Aurtengo edizioan, gainera, Andoainen hainbat funtzio eskainiko dira Itzalagunean.
Besteak beste, Venezuelako, Uruguayko, Mexikoko edota Kolonbiako aktoreak taularatuko dira Andoaingo gune alternatiboan. Eta horiekin batera, noski, Euskal Herriko artistak. Jaialdia tolosaldeko beste hainbat herrietan ere ospatuko da. Azken jaia, berriz, Andoain eta Aduna artean dagoen Asvinenea aretoan izango da. Bertan jaialdiko partaide guztiekin azken festa burutuko da.