Ikastolatik Piraten etxera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 10a, 10:46

Iragan ostegun eta ostiralean, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH 2. mailako ikasleak Pasaiako Piraten etxean izan ziren. Ostegunean, iritsi bezain laster, motxilak eta lo zakuak bertan utzi ondoren etxea eta bere inguruak ezagutu zituzten. Arratsaldean, itsasontziz ibili ziren Pasaiako badian zehar. Hurrengo egunean, "Altxorraren bila" jolasa egin zuten. Primeran pasa zuten denek eta poz-pozik itzuli ziren Piraten etxetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!