Elkarretaratzea emakume langilearen nazioarteko egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 9a, 14:30

Atzo iluntzean, emakume langilearen nazioarteko egunaren baitan, elkarretaratzea egin zen Malkar plazan. Hutsunea Betez emakume taldeak batetik eta Amasa-Villabonan sortzen ari den Bilgune Feministak bestetik, emakumeen eskubideen aldeko aldarria egin zuten.

Aurreko astean hasita, Hutsuneak Betez taldeak bideratutako hainbat ekintza abian da dagoeneko, martxoaren 13a arte:

Martxoak 10, asteazkena

Hitzaldia: ‘Comunicando sentimiento y emociones', Villabonako Udaleko balio anitzeko gela. 19:00.

Martxoak 11, osteguna

Maskulinitate berriak tailerra Ongiz  elkartearen eskutik, 20:00-22:00etara Gurea antzokiko erakusketa gela.

Martxoak 12, ostirala

Antzerki emanaldia: Central Park west, Ausarta konpaiaren eskutik.

Gurea antzokia. 22:00.

Martxoak 13, larunbata

Trikipoteoa, Berdura plazatik. 12:00.

Ondoren, bazkaria eta dantzaldia: 14:30 Olentzo jatetxean. Zenbatekoa: 16,00 €.

Aldez aurretik erreserbak egiteko tlf: 943690505 (Begoña).

 

*Martxoaren 8an hainbat emakumek eginiko lanen erakusketa zabaldu zen Gureako erakusgelan. Lanak ikusgai egongo dira aste guztian zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!