Victor de la Parte garaile Aiztondoko klasikan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 8a, 11:09

Lasterketa ederra egin zuen Caja Rural taldeko arabarrak. Alkizako gainean minututik gorako abantaila zuen eta azkenik, lau segunduko tartearekin zeharkatu zuen helmugako marra. Eduard Prades izan zen bigarren eta Alarcon hirugarren, Asteasuko helmugan. Giro bikaina eta zaletuen txaloak izan zituzten txirrindulariek ibilbide osoan zehar. Zizurkil Goian hasi zen itzulia eta eskualdean barrean hainbat itzuli eman ondoren, Asteasun amaitu zen klasika.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!