Ikastolako ikasleak Errealarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 5a, 14:51

Iragan asteazkenean, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako LH5. mailako ikasleek "Erreala-Amets bat" irteera egin zuten. Goizean, Zubietara joan ziren, eta bertako instalakuntzak ezagutu ondoren, jokalarien entrenamendua ikusi zuten. Belar artifizialeko zelaian apur bat jolastu eta gero, Iñigo Sarasola eta Carlos Martinez jokalariekin solasean egoteko aukera izan zuten. Arratsaldean, Kutxaespaziora joan ziren eta Planetarioan, "Kometa hegalaria" filma ikusi zuten. Azkenik, areto desberdinetako esperimentuak ikusi eta frogatzeko aukera izan zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!