Zubimusu zubia trafikoari itxita, asteartetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mar. 5a, 13:02

Zubian oinezkoentzako eremua txukuntzeko egin beharreko lanak direla eta, Zubimusu zubira sartzea debekatu egingo zaie ibilgailuei martxoaren 9ko goizeko 08:00etatik aurrera. Egoera hori, lanak amaitu arte luzatuko da. Oinezkoek zubia erabili ahal izango dute baina, lanak direla eta, arretaz ibiltzeko eskatu dute Zizurkil nahiz Villabonako Udalek bando bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!